Web edukia bistaratu
Haurreskolaren Printzipioak eta helburuak
GURE PRINTZIPIOAK
- Garapena prozesu pertsonala da, baina inguruneak baldintzatzen du. Hori dela eta:
- Haur guztiek ez dituzte ikasketarako oinarri berak, ikasteko aukera berak eta ez dute ikasteko erritmo bera. Guztiok desberdinak gara.
- Garapen intelektuala bizitza esperientzien bidez gertatzen da, eta esperientzia horietan izaten diren emozioen bidez; horiek pertsona bere osotasunean biltzen dute: pertsonaren afektua, harremanak eta ezagutza. Horregatik:
- Pertsona guztiok modu desberdinean ikasten dugu; nola eta noiz ikasiko dugun ez dago gaitasun intelektualaren baitan bakarrik, afektuzko garapenaren eta lortutako gizarte garapenaren baitan ere badago. Beraz, hiru alderdi pertsonal horiek elkarrekin landu behar dira.
- Hazteko eta ikasteko, oro har, ingurune egonkorra eta onarpen, segurtasun eta konfiantza giroa behar dira.
- Alde horretatik, adin horietan, erreferentziazko pertsona helduak funtsezko zeregina du garapena sustatzeko; pertsona heldu horren egiteko nagusia behatu eta entzutea izango da, ingurune fisikoaren eta gizarte ingurunearen eta haurren arteko bitartekari lana egin ahal izateko.
- Ikasteko, hezkuntza proposamen uniformeak eta mota askotakoak behar dira. Erronkek garrantzi handia izango dute, haurrek hazteko behar duten motibazioaren eragile baitira.
- Pertsonalki eta intelektualki hazteko, kanpo jarduera handia behar da, baina baita barne jarduera handia izatea ere. Beraz, ikasiz ondo pasatzeko eta ahalegintzeko ikasketa proposamen aberatsak aurkeztu behar dira, beti ere giro ludiko eta alaian, eta estimulu kopuru egokia izanik.
- Horrenbestez, hezkuntza egoerak ikertzeko beharra kontuan hartuz planifikatuko dira: arreta bereganatuz, interesa pizteko eta hari eusteko. dakitenaren eta ikas dezaketenaren artean kontrastea ahalbidetuz.
- Hazteak eta ikasteak berez desoreka kognitiboa dakarrenez, haurrak hori behar bezala gainditzeko, oreka emozionala ziurtatu behar zaio, ezinbestekoa den familiaren eta ikastetxearen arteko koherentziaren bitartez.
Hezkuntza-printzipioak eta helburuak