Web edukia bistaratu
Gure Logoa
Haurreskolak-en irudia egiteko proiektua sortu zitzaigunean, kontutan hartzeko eskatu zitzaizkigun bi elementutan oinarritu gara, hau da, eguzkia eta mendia.
Bi elementu hauek kontutan hartuta eta baita nori zuzuenduta dihoan, markak alaia izan behar zuela erabaki genuen, eta honen arabera aukeratu genituen koloreak, formak eta tipografia.
Haurreskolak-en “a” hizkia hartu genuen oinarritzat, eta hau garatzen joan ginen haur trazuan eginiko eguzki baten itxura eman zitzaion arte. Eta haurrek gehienetan eguzkia begiekin margotzen dutenez, erdian begi bat marraztu zitzaion.
Aukeratutako tipografiak, haurren idazkera errepresentatzen du, irregularra eta lerrokatzerik gabea.
Eguzkia eta hizkiaren arteko konjuntoa, mendia irudikatzen duen marra urdin batek osatzen du. Hasieran arraroa dirudi marra horrek kolore urdina izatea, baina kontutan hartu behar da, oinarrian ume batek egingo lukeen marrazkia dela, eta hauek elementuen berezko kkoloreak nahasten dituztela. Bestalde, honekin interpretazio bikoitz bat egiteko aukera ematen da, hau da, mendiaren ordez, itsasoaren ideia ernarazi bait dezake.
Erabilitako koloreak, kolore bizi eta alaiak dira : orlegia, gorria eta urdina. Eta hiruren arteko elkarketak, multzo oso argia eta dinamikoa osatzen dute.
Marka hau sortzeko momentuan, kontutan hartu ziren hemendik sortu zitezken aplikazio posibleetan, hau da, kartelak, kamisetak, banderolak, seinaletika…Erraz aplikatzeko marka bat izan behar zen. Eta horregatik pentsatu genuen eguzkiaren irudia oso egokia zela horretarako, edozein euskarri ondo egokitzen zaiolako.