Web edukia bistaratu
Ezagutu gaitzazu
Haurreskolak Partzuergoa 0 eta 2 urte bitarteko haurreskola publikoak kudeatzen dituen entitate publikoa da. Entitate hau Eusko Jaurlaritza eta udalen artean sinatutako hitzarmenei esker sortzen da. Haurreskolak Partzuergoaren helburua 0 eta 2 urte bitarteko haurrei zuzendutako hezkuntza-zerbitzu osoa eskaintzea da, hala nola laguntza soziala, bereziki lana eta familia bizitza bateratzearen arloan. Haurreskolak Partzuergoa haurreskolen kudeaketa osoaz arduratzen da, eta horretarako hezitzaile adituez osatutako langileak ditu.